Esan nizuen aurten gauzatxo asko zetozela, eta ari da dena forma hartzen 🥹🥹🥹
Hemen fedibertsoaren konfiantzan, utzi hiru proiektu nagusiak zuekin partekatzen:
1. JOLASTOKIA
Hau badakizue noski, bideojoko podcast berri bat hasi det duela gutxi. Hau ez dago Guau-n, ez du ekoizlerik… proiektu erabat indie-a da. Honek baditu bere alde txarrak (lana doan egitea, batez ere jajajajaja) baina asko disfrutatzen ari naiz edozer esateko askatasunarekin.
Aber, ez pentxa astakeriak botako ditudanik, ez naiz “politicamente incorrecta” bihurtu, lasai. Baina formatua erabat malgua da orain, nahi dudanari buruz hitz egiteko aukera ematen dit 😄
Plataforma guztitan!
2. TAROTA
Duela hilabete batzuk galdetu nizuen ea euskarazko tarotik ezagutzen zenuten. Ba proiektu hori poliki-poliki ari da aurrera egiten ☺️
Helburua bi baraja egitea da: magoentzako tarota eta tarot arrunta. Karta berdinekin, baina magoen edizioak trikimailuak nola egin azaltzen dituen bideoak izango ditu. Irailerako prototipo bat edukitzea gustatuko litzaidake, baina ea posible den!
Irudi hau beta ez, hurrengoa da: lan asko geratzen da aurretik.
@trikuxabi Kaixo Xabi @Taroka proiektua sortzeko tarotaren eta zehazki euskarazkoaren inguruko ikerketa nahiko sakona egin genuen, zerbaitetan laguntza behar baduzu, esan.
@birasuegi Tarokak asko lagundu dit sormen prozesuan! Arkanoen izenak bertatik hartu nituen, adibidez (geroago batzuk pixka bat moldatu ditudan arren).
Baina ez det beste euskal tarotik erostea lortu, duela urte gutxi "euskal tarot mitikoa" moderno bat egin zen eta saiatu nintzen beraiekin harremanetan jartzen baina ezerrez... Eta badirudi orain webgunea ere ez dabilela. Beraz nere baliabideak Taroka eta online iturriak izan dira :)
@trikuxabi Nik arkeologia pixka bat egin nuen bigarren eskuko foroetan eta Maritxu Gullerren bi 'euskal' tarotak lortu nituen. Uztea nahi baduzu, eskatu lasai.

