RE: mas.to/@markwyner/116920448656

Harry Potter kontsumitzean Amnistia Internacionalen kontra ari zarete.

"Ni aliatua naiz, baina ezin duzue exijitu nere haurtzaroan hain garrantzitsua izan zen mundu bat atzean uzteko, obra eta artistaren separazioa egin behar da"

Munduko sakrifiziorik errexena egiteko gai ez bazera, trans pertsonen aurkako guda finantzatzen ari den horri zure euroak emateari uzteko gai ez bazera, agian etzera hain aliatua.

Eta jakin orain trans pertsonen aurkakoa dela borroka, baina beste LGTBIQ+ pertsonen aurka ere joango direla. Emakumeen eskubideen aurka ere joango direla.

Jakin TERF mugimendua Estatu Batuetako talde ultrakatolikoek finantzatutako mugimendua dela. Hor aurkitu zutela feminista ezkertiarrak "balio katolikoetara" bultzatzeko aukera. Noski guda ez dela trans pertsonekin bukatuko. Noski ondoren sexu bereko pertsonen arteko ezkontza edo abortoa bezelakoak daudela agendan. Noski.

Eta jakin JK Rowling neonazi taldeengandik OSO gertu dagoela. "Let women speak" bezelako taldeek (Rowlingen babesarekin) plataforma ematen dietela NEONAZI LITERALEI.

Ezin det gehiago, benetan, emakume honena ez da "iritzi kontrobersial bat", giza eskubideen aurkako eraso konstante bat da, eta bihotza mila zatitan hausten dit inguruko jendea halako gauzak babesten ikusteak.